
Joan den urtean eman zitzaion hasiera Irurtzun inguruko herrialdeetan egiten den Bertsoaldia ekimenari. Hala, azaroaren 26an, bertso-afaria egin zuten Ihabarren, Iñaki Murua eta Malen Telleriarekin.
Joan den hilean, abenduaren 17an, Irurtzunen, beste bertso-afari bat egin zuten zaleek, Iratxo elkartean, Julio Soto eta Sustrai Colina bertsolariekin.
Eta urtarrilean, datorren 21ean, Etxalekun, Julio Soto eta Iker Zubeldia izanen dira kantari.
Arakilgo Udala, Aizpea Euskara Taldea eta Imozko Udalek antolatu dituzte ekitaldiak.