BERTSOTAN

Uribe Kostak bertsoz beteko du uda

ALBEk eskualde osoan zehar, eta uda honetan, 16 saio antolatuko ditu, eta gaur bertan izango da lehenengo hitzordua.

Gaur berton, Algortako Portu Zaharrean Balkoitik balkoira izeneko saioa programatu da Beñat Gaztelumendi eta Jone Uriarekin. Urteroko zita bihurtu da Etxetxu plazako balkoi batetik bestera egiten dena. Gaurkoa gaueko 22:00etan hasiko da.

Datozen asteetan, Getxon zein Uribe Kosta eskualde osoko herrietan, eta bertako jaietan, bertsogintza ez da faltako. Aipamen berezia merezi du Algortako San Inazio jaietako bertso eskaintzak. Jaiek iraun bitartean, egunero, bertso saioa egongo da Kasino plazan. Eta uztailaren 31n, San Inazio egunez, Bertso Maratoia izango da Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio bikotearekin.
Berezia ere izaten da Bertso Saio Mundiala; uztailaren 6an izango da aurtengo jaialdi berezia, iluntzeko 21:00etan Algortako Bihotz Alai plazan. Hortxe Andoni Egaña, Alaia Martin, Julio Soto, Igor Elortza, Jone Uria eta Fredi Paia arituko dira.
Irailean sartuta, eskualdeko zenbait dantza talderen lankidetzarekin, Hitzaren Dantza ekitaldi berezia  ere izango da (irailaren 25ean). 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button