LITERATURA

Patxi Irurzunek liburu berria aurkeztu du

Patxi Irurzunek (Pamplona, 1969) La tristeza de las tiendas de pelucas (Pamiela) ipuin bilduma aurkeztu zuen iragan ostegunean Iruñean.

Iruindarrak umore azidoa eta urratzailea erabiltzen du bere ipuinetan. Hala, bilduma berri honetan, langabezian eta bertigoa duen Spiderman-i gertatzen zaizkionak irakur daitezke. Horretaz gainera, graffiti zalea den Fray Spray abadea ere agertzen da, bai eta bi erre magoren arteko westerna ere.

Hala, pertsonaia xelebre eta umoretsu horien bitartez, Irurzunek kritika sozial zorrotza egiten du. Marea rock taldeko Kutxi Romeroren hitzetan, “literatura zirku bat izango balitz (hein batean hala da), erabat seguru nago Patxi ezpata-jalea izango litzatekela”.

Nafarrak hainbat liburu idatzi ditu, tartean, nobelak, bidaia-liburuak eta haur eta gazte literaturako lanak. Literatur sariak ere jaso ditu, eta zenbait antologietan ere parte hartu, esate baterako, Resaca/Hank Over Charles Bukowskiren inguruko antologian. Borraska izeneko fantzine digitalaren editorea ere bada.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button