EZLEKUBAT

Artea, salgai edo salduta?

Literatura artea al da edo artea literatura? Kanpoan edo barruan al dago? Irakurtzen dena imajinatzen da ala imajinatzen dena irakurtzen da? Ikusitakoa sentitzen da edo sentitukoa ikusten da? Hitzaren ezagupena edo ezagutzen den hitza? Orriaren zentzua edo zentzuzko orria? Doktrina edo interesa?

Egia da literatura hitza bera modu askotan ezagutzen dela eta adierazteko erak ere, hamaika daudela. Kontsumitzeko era arruntena orria bera da eta bertan mila istorio, iragarki, albiste, berri…etab irakur genezake, baina kalean ere literaturazko arte batekin aurkitzen gara agoeneko. Badago paretetan, tabernetan, lagunen arteko hizketetan, hitzez sortzen den artea eta literaturaren izena eskaini dakiokeena.

Paperaren falta eta artearen etiketa kontsumoa sumatzen da. Arteak berez, ez baitu izenik ezta deskribapenik ere, baina lerroaren artean irakur daiteke marketin kanpaina sustatzeko ahia. Deitura horrekin edozeinek desegokia ikus lezake, baina saltzeak badu ikustearen edo ezagutzearen aitzaki onartua.

Beraz, gure buruari galdetzeko txanda heldua da:

Artearen salmentak ba al du preziorik? Eta oinarririk?

Webgunea

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button