BERTSOTAN

“Berriak jaio ginen” Jon Maiaren azken liburua

Atzo, Donostian, Andoni Egaña, Unai Iturriaga eta Marta Agirrezabalaren konpainiarekin, Jon Maiak bere azken lana aurkeztu zuen: Berriak jaio ginen.

Jon Maiak lan honetan 80ko eta 90eko hamarkadetan bertsolaritzak bizitako eraberritze sakonaren zergatiak bildu ditu, garai haren argazki pertsonal bat osatuz: bertso eskoletan trebatutako gazteen plazaratzea, bertsoa erdal eremuetan sartzea, garaikideak ziren beste kultur adierazpen batzuekin izandako harreman artistikoak eta horrela, gaur egungo bertsolaritzaren izanera iritsi arte.

Bere hitzetan (Berria egunkarian esandakoak),  “honako galdera honen erantzuna barruan darama liburuak: Nola da posible ama Extremadurakoa eta aita Zamorakoa duen bat 1997ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean kantatzera iristea?”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button