BESTELAKOAK

Zine Feministaren Hirugarren Ikustaldia, Donostia

Gaur hasi eta ostegunean amaituko da Donostiako Zine Feministaren Hirugarren Ikustaldia. Guztira, lau film proiektatuko dira, Antzoki Zaharrean eta Lugaritz Kultur Etxean. Filmak Claire Denis eta Agens Varda zinegileek zuzendutakoak dira. Ekimena Donostiako Andere Etxea Elkarteak ondu du.

Bada, gaur bertan, White material (2008) filma proiektatuko da, Antzoki Zaharrean, 19:00tan. Afrika postkolonialari buruzko begirada sakona da filma. Claire Denis-ek zuzendua, Maria izeneko emakume sutsu baten istorioa kontatzen du: Maria kafe baratz baten arduraduna da, Afrikako lurralde batean. Zonalde horretan, baina iraultza bat piztu da, eta Mariak errebolta horretako kideei aurre egin beharko die. Bihar, halaber, Denisen beste film bat proiektatuko da: 35 Rhums (2009).

Agnes Varda zinegilearen filmak, berriz, Lugaritz Kultur Etxean emango dira: asteazkenean, Réponse de femmes: Notre corps, notre sexe (1975) film laburra eta Cléo de 5 à 7 (1961) luzea, eta ostegunean, Les plages d’Agnès (2008).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button