IKUS-ENTZUN

“Basque Hotel” filma San Franciscon proiektatuko da

Josu Venerok zuzendutako Basque Hotel (2011) dokumentala AEBetako Basque Cultural Center-en proiektatuko da bihar, uztailak 19, Basque Film Series zikloaren barruan. Programa horren baitan Arriya, Berri Ona, Urte Berri On Amona, eta Emak Bakia! filmak ere ikusi ahal izan dira.

Biharko emanaldia Pedro Oiarzabalek aurkeztuko du, eta filmak euskarazko eta ingelesezko azpitituluak izango ditu.

Filma AEBetako lurraldea kosta batetik bestera zeharkatzen duen road-movie-a da. Bidaia luze horretan, herrialde handi horretako euskal komunitateak agertuko dira. Hala, komunitateok eta komunitate horiek osatzen dituzten lagunak bidaiaren funtsezko elementu bilakatuko dira, AEBetako paisaiak ahaztu barik.

Robert Laxalt, Bernardo Atxaga, Asun Garikano, Joseba Zulaika, Kirmen Uribe, William A. Douglass, Iñaki Uriarte eta David Río idazleen testuek ere paper garrantzitsu beteko dute bidaia luze horretan.

Filmaren abiapuntua berriki hildako Lucy Garatea etorkin euskaldunaren heriotza izango da, bai eta aipatutako Robert Laxalten aitaren istorioa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button