ARTEA

Barrualde argiztatuak Martzana Espazioa aretoan

Angel Garrazak bere zeramikak jarri ditu ikusgai Bilboko Marzana Espazioa lokalean Barrualde Argiztatuak izenburupean. Erakusketa zabalik dago maiatzaren 4ra arte.

Garrazaren erakusketan argia oinarrizko elementua da. Izan ere, kolektiboaren eta banakoaren (barruaren eta kanpoaren) arteko kontraesana argiztatu nahi du artistak erakusketan. Horretarako, argiz beteriko eskulturak jarri ditu Bilboko Marzana Espazioa aretoan.

Artistak obraren barrualdean murgildu nahi du, materialaren azala zeharkatuz, erabat itxiak diren objektu horiek barruan ezkutatzen dutena erakusteko xedearekin. “Akaso, gure barrualdera sartzeko egintzaren metafora gisa, finean, sentimenduak barrualde argiztatuen antzekoak direla jabe gaitezen, bere barrualdean unibertsalak baitira, kanpoko itxura gure indibidualtasuna bezain askotarikoa izan arren”, esan du artistak.

Garrazak 2006. urtean ere paratu zuen erakusketa bat Bilboko lokalean. Azken boladan Montpellier hiriko Musée Languedocien-en izandako Regard Complices erakusketan parte hartu du, baita National Taiwan Craft Institute erakundeak antolatu eta munduko hainbat hiritan izan den Cerámica Española siglo XXI erakusketa ibiltarian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button