BERTSOTAN

Barikuan abiatuko da Busturialdeko Bertsolari Txapelketa

Barikuan abiatuko da Lilibertso Bertso Eskolak antolaturiko Busturialdeko Bertsolari Txapelketa, hiru kanporaketa eta finala izango dituena.

Hilaren 20an abiatuko da Belendizko Txokoan, 20:00etan, eta hor, Onintza Enbeita, Eider Fernandez, Beñat Bilbao, Nagore Beitia, Janire Arrizabalaga, eta Xabier Enbeita  bilduko dira.

Hilaren 27an izango da hurrengo hitzordua Muruetako Eskola Zaharrean. Hantxe, Aitor Etxebarriazarraga, Helena Yerga, Koldo Muñiz, Mikel Retolaza, Asier Galarza eta Julen Ibarguengoitia arituko dira.

Errigoitiko Ikuilu Txokoan batuko dira martxoaren 6an Lurdes Iriondo, Iker Uriarte, Ibai Amilategi, Ander Elortegi, Koldo Geruzaga, eta Enare Muniategi.

Azkenik, finala martxoaren 14an izango da Gernikako Astran.

Show More

Related Articles

Back to top button