
Txapelketaren bigarren faseko azken lau saioak jokatu dira joan den asteburuan, eta horren ondorioz erabakita geratu dira talde finalisten izenak: Atekaberts (Leitza), Obario Maldikoak (Iruñea) eta Larungo antenak (Bera. Horiek izango dira martxoaren 19an Etxarri-Aranatzeko finalean kantuan arituko direnak.
Ostiralean hiru saio izan zituen ekimenak: Igantziko Biltoki elkartean ( Atekaberts irabazle); Iruñeko Txantrea auzoko Auzotegi Kultur Etxean (Obario Maldikoak irabazle); eta Etxarri-Aranazko gaztetxean izandako saioa (Larungo antenak irabazle)
Bi hilabeteren ostean, Bardoak Nafarroako taldekako txapelketaren III. edizioa martxoaren 19an amaituko da. Etxarri Aranazko frontoian jokatuko da finala, arratsaldeko 17:00etan hasita. Eta diogun bezala, Atekaberts (Leitza), Obario Maldikoak (Iruñea) eta Larungo antenak (Bera) taldeek hartuko dute parte finalean.