ARTEA

Getxoarte, bi urterik behin

Getxoarte, Arte Sortu Berrien Aretoa, bi urterik behin egingo da hemendik aurrera, eta horrexegatik 2012an ez da arte azokarik izango. Arte eragileekin berba egin ostean badirudi egokiago dela epea luzatzea, parte-hartzaileek proiektuak garatu ahal izateko denbora gehiago izan dezaten.
Badirudi azken urteotan, eskabide kopuruak behera egin duela eta horrek eragina izan duela agian bisitarien kopuruan. Honela antolatzaileek errepikatu nahi duten artistei atsedena eman nahi diete, eta hala, proiektuak prestatzeko denbora gehiago izango dute. Halaber, aldaketa hori dela medio artista belaunaldien arteko ordezkatzea lortu nahi da.

Arte Sortu Berrien Aretoa etorkizun handia duten artista gazteentzako aterpea izan da hamaika urtez, eta bertan ikusi dira pinturak, eskulturak, argazkiak, bideoak, marrazkiak eta multimedia lanak, izan ere, 2001. urtean abiatu zenetik 600 artistak parte hartu dute bertan.

Aretoak oso esperientzia polita eskaintzen die artista gazteei, eta gainera, bisitariek egungo arteaz gozatzeko topagune ezin hobea dute Getxoarten, izan ere, era natural eta profesionalean, parte hartzaileek, inolako oztoporik gabe, haien lanak gustuko dituzten ikusleekin komenta dezakete zuzenean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button