MUSIKA

Aurten ere, Kanterri” ikastaroa egingo da

Aurten ere, Kanterri ikastaroa egingo da Oiartzunen, uztailaren 10ean eta 11n. Joan den urtean Anari Alberdi, Fermin Etxegoien, Ihintza Orbegozo, Imanol Epelde, Itxaro Borda eta Jon Maia aritu ziren hizlari, eta aurtengo protagonistak Ana Arsuaga ( Verde Prato ), Jokin Azpiazu, Jon Urzelai, Joseba Sarrionandia, Maite Larburu eta Marie Hirigoyen izango dira.

Kanterrik esparru askotako eragileen elkarlana piztuarazi nahi du euskarazko kantagintzaren dimentsio artistiko, kultural, sozial, linguistiko eta historikoa balioan jartzeko, eta era berean euskarazko kantagintza aztertu eta berau sustatzeko baliabideak eskaini nahi ditu.
Eta bere helburuak dira euskarazko kantagintzaren ekarpen historikoaz bere ertz guztietatik hausnartzea, letrak euskaraz sortzen trebatzen laguntzea, euskarazko kantagintzaren transmisiorako baliabideak eskaintzea, eta euskaraz kantatzeko grina transmititzeko bideetan sakontzea.

Kanterri, euskaraz kantatzen duen herria ikastaroa Oiartzungo Udalak, Kantagiltza elkarteak eta Ahotseneak elkarlanean antolatu da. Eta parte hartu nahi baduzue ekainaren 18ra arte izango duzue izena emateko epea.

Informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button