MUSIKA

Don Inorrez pop egitasmoa abiatu du Imanol Ubedak

Bide Ertzearen diskoetako bat izendatu zuen doinuaren izenburua hartu du Imanol Ubedak bere bakarkako egitasmoa bataiatzeko. Hala, Bide Ertzean deskantsuan dagoela baliatuta, Imanolek disko berria grabatu du Cadizen, Paco Loco ekoizle ospetsuarekin. Diskoa martxoaren amaieran aurkeztuko du eta apirilean hasiko da kontzertuak egiten.

Dagoeneko, bi  abestu aurreratu ditu Ubedak, Bere txisteak eta Kristoren gonbidapena. Bigarren horren bideoa behean ikus dezakezue. Entzundako bi kantuak pop ñabardurez eta konponketa ederrez ondutako kantu bikainak dira. Ekoizlearen esku aditua urrutituk nabaritzen da, eta eskertzen da.

Imanol hauexekin aritu da: Karlos Aranzegi (bateria, Bide Ertzean ), Jacob Reguillon (baxua) eta Paco Loco (gitarra eta ekoizlea). Horretaz gainera, kolaborazioak ere izan dira grabazioan: Muni Camón (Maddening Flames ohia) eta Pablo Errea (Australian Blonde ohia).

Diskoa autoekoizpena izango da, eta Imanolek Lizarbakar markapean argitaratuko du. Aipatutako bi kantuak hemen ere entzun daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button