ESZENA

Asteko proposamenak gaztetxoentzat

Gaur Gilkitxaro antzerki taldearen eskutik 8 BEGI-Lau dimentsioko komedia eskainiko da Basauriko Pozokoetxe kultur etxean, 19:00etan. Luli Patatax eta Ander Bakon ezusteko eder baten ondorioz ikusmenaren inguruko komedio-simposium-absurdua aurkeztuko dute. Horrela, zortzi begiz eta hamaika betaurrekoz baliatuta munduari begiratzeko modua eta bizitza ikusteko fundamentu berria aurkituko dute.

Kafe antzerki giroko komedia ero eta erritmo biziko honetan aktore bi taula gainean jartzen dira, horrela publikoarekin harremana zuzena eta etengabea lortzen da. Horrela zenbait eszena eta esketx eskainiko dute umorearen eta irudikeriaren bidetik.
Antzezlan honek azken urteetan taularatutako Honolulu, leku bat eta Mirande Kabareta lanen osagaiak uztartzen ditu. Batetik lehenengoaren kutsu komiko-poetikoa mantentzen baitu eta, bestetik, kabareta.

Beste aldetik, martxoaren 4an, Arrigorriagako Lonbo Aretoan eta Markeliñe taldearen eskutik Hareazko ipuinak izeneko lana ikusi ahalko dute txikienek.

Lan honetan hauxe kontatzen da: Haur batek minbizia du eta tratamenduak irauten duen bitartean aitaren beldurra eta obsesioa, bere alaba sendatzearekin batera, haurtzaroa ez galtzearena da. Horretarako edozer egiteko gai izango da, ipuin-kontalari bihurtu, hainbat istorioren protagonista, antzerkilaria, bufoia, magoa… Itxaropena, irribarrea eta baikortasuna dira helburu nagusiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button