
MAZ Basauriren hamaikagarren edizioa asteburu honetan izango da. Ekimenak Social Antzokian ordainpeko kontzertuak eta kalean doakoak eskainiko ditu. Antzokian adibidez, Depedro eta Tremenda Jauría izango dira.
Jairo Zavala Depedro da, konpositore eta artista errespetatua Espainian eta Latinoamerikan, Tremenda Jauría Madrilgo boskotea ere arkituko da. Rocka, punka, reggaetoia eta elektronika uztartzen ditu Todxs igual (2022) bere azken lanean.
MAZ Basauriren 2023ko programazioko beste izen nabarmenetako batzuk McEnroe getxotarrak, Merina Gris hirukote donostiarra eta La Perra Blanco cadiztarra izango dira.
Beste aldetik, 2022ko Rockein lehiaketan sarituak edo finalistak izan ziren Silitia, Ginger zarauztarrak, Erein Basauriko taldea eta Arde Marte ere edizio honetan arituko dira.
Hasiera batean Basozelaiko Zortziko plazan iragarritako doako kale-ikuskizunak Basauriko Solobarria plazako karpan izango dira azkenean, larunbatean euria egingo duela iragarrita baitago.
MAZ Basauri Basauriko Udalak sustatzen du. Aurreko hamar edizioetan, udalerria musika-erreferente gisa kokatu du, eta pizgarri izan da Basauriko kultura-, merkataritza- eta ostalaritza-bizitzarako.