
Kaleka, Lekeitioko Kale Arteen Jaialdia, uztailaren 3an, 4an eta 5ean egingo dute. Aurten, Kaleka Programa Ofizialaz gain, Kaleka Scratch, Kalekaz Blai eta KalekarI atalak egingo dituzte. Ekimenaren xedea kale arteak herriko espazio publikoetara hurbiltzea eta herritarren parte-hartzea sustatzea da.
Hiru egunetan antzerkia, zirkoa, dantza garaikidea, instalazio artistikoak, tailerrak eta prozesu sortzaileen erakustaldiak ikusgai izango dira Lekeitioko kale eta plazetan. Guztira hamar ikuskizun eskainiko dira, eta parte hartuko duten konpainia eta artistak deialdi ireki baten bidez hautatu dira. Guztira, 177 proposamen inguru heldu dira edizio honetarako.
Jaialdian honako konpainia eta sortzaileak izango dira: Berceurs du temps (Kanada), Circ Vermut eta Mumusic Circus (Katalunia), Desprovistos (Andaluzia), Haatik eta Bitsa Konpania (Euskal Herria), Bruboc (Italia), Quase Cia (Brasil), Compagnie Bivouac (Frantzia) eta Moveo (Katalunia).
Euskal Herriko Haatik eta Bitsa taldeak ere bertan arituko dira.
Kaleka Lekeitio 2026ko egitaraua osoa hemen kontsultatu ahal duzue.



