IKUS-ENTZUN

“Matalaz” filma ostiralean Maulen

Uztailaren 26a Mauleko gaztelu zaharrean, 21:30ean eta Hebentik elkarteak antolaturik, Matalaz filma ikusteko aukera egongo da.

2001an Urdiñarbeko plazan emanik izan zen Matalaz ikusgarria. Xiberotar lagun talde bat aritu zen lan honi antolatzen eta garatzen, Joseba Sarrionaindiaren Oroitzeari exeri izeneko olerkitik abiatuta.

Ipuin gisako testu bat da non esaten den Matalaz erretorea ez zela hilik izan. Lan honetan Sarrionandiak agertu nahi du Euskal Herria ez zela Matalazen heriotzarekin finitu.
Obra horretarik film dokumental bat egin zuen Aldudarra elkarteak, eta lan hori izango da Mauleko gaztelu zaharrean pantailaratuko dena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button