MUSIKA

Musika elektroniko garaikidean murgiltzeko beta

Maiatzetik irailera bitartean Dantz Point Bizkaia By BBK zikloaren hirugarren edizioa egingo da Barakaldo, Sestao, Bilbo, Getxo eta Durangoko leku berezietan: Zamalanda Parkea, Labe Garaia Parkea, Karola garabia, Portu Zaharra eta Tabira Parkea. Zikloa maiatzean hasi eta irailaren 5era arte luzatuko da.

Zikloak bost saio izango ditu aurten eta “musika elektroniko garaikidea, ondare historikoa eta tokian tokiko komunitatea elkarrekin lotzea, partekatutako esperientzia kultural paregabeen bidez” izango da helburua.

Lehen ekitaldia Barakaldoko Zamalanda Parkeak hartuko du maiatzaren 30ean. Dantz Point lehen aldiz iritsiko da Barakaldora, bertako Oso Txarto kolektiboarekin batera egindako programazioaren eskutik. Zamalanda Parkea, hiri-eraldaketarekin loturiko agertokia, soinu musikal garaikideekin girotuko den topagune bihurtuko da.

Datozen hitzorduak honela antolatu dira: uztailaren 4an, Sestaon;  hurrengoa, Bilboko Aste Nagusiaren barruan; irailaren 4an, Durangon; eta irailaren 5ean, Getxon.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button