
Antzerkia, dantza, zirkua eta beste hainbat diziplina bilduko dituen Kalerki jaialdiaren 33. edizioa uztailaren 2tik 4ra egingo da Zarautzen.
Programazioaren barruan Euskal Herriko eta kanpotik (Kataluniatik, Espainiatik eta Italiatik) etorririko konpainien 12 ikuskizunez gozatu ahalko da aipaturiko egunetan.
Aurten bi estreinaldi izango dira uztailaren 4an: Barsanti konpainiak Kodizia Late Night emanaldia eskainiko du. Gaueko telebista-saio baten formatuarekin, tragikomedia honek diru-gosearen inguruan ardazten ditu osasun publikoa eta horrek negozio-gai gisa duen zilegitasuna bezalako gaiak. Greziar tragedia moderno baten itxura duen istorio honetan, errugabe batek ordainduko ditu ondorioak.
Bestalde, Karrikan plataformaren 2025eko sorkuntza laguntza jaso duen Haritik tiraka antzezlana aurkeztuko du Bitsa konpainiak. Aurtengo Umore Azokan Euskarazko Ikuskizun Onenaren saria eskuratu duen lan honek, kale antzerkia, narrazioa, objektuen erabilera eta biolontxeloaren zuzeneko musika konbinatzen ditu.
Ikuskizun hauei batuko zaizkie Ertza, Haatik eta Asvin & Pia euskal konpainiak. Dantzaren alorrean, Otempodiz pieza ikusgarria eskainiko du Ertzak. Haatik dantza konpainiak, aldiz, kalearen erabilera soinuaren bidez aldarrikatuko du Ioi dantza ikuskizunarekin. Azkenik, Aske ikuskizun poetikoak zirkua, zuzeneko musika eta globo ekaitza eskainiko dizkigu.
Egun guztietako proposamenak ezagutzeko: Kalerki.



