BESTELAKOAK

5. Elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa

Elkar-ek haur eta gazteengan irakurzaletasuna bultzatzeko helburuarekin sortutako lehiaketa da hau.

Aurten ere haur eta gazte literaturan erreferente diren bi profesionalen partaidetza izan dugu: Antton Kazabonena eta Patxi Gallegorena. Alde batetik, 5 eta 10 urte arteko haurrek Antton Kazabon idazlearen Parke bakartia ipuinean oinarritutako ilustrazioa egin behar dute. Ilustrazioak A3 edo A4 formatodun orrian egin beharko dira. Margo mota eta teknika guztiak onartuko dira.

Eta 11 eta 16 urte artekoek, aldiz, Patxi Gallego ilustratzailearen irudian oinarritutako ipuina idatzi beharko dute. Lan guztiak ordenagailuz idatzita eta 1500 eta 2000 karaktere arteko luzera izan beharko dute.

Lanak apirilaren 19a baino lehen aurkeztu beharko dira edozein elkar liburu-dendatan edota hona bidalita: Ilustrazio eta Ipuin lehiaketa; Euskal kulturgintza S.A- Portuetxe 88- 20018 Donostia.

Informazio guztia hemen duzue.

Show More

Related Articles

Back to top button