BERTSOTAN

Aste honetako bertso-saioak, Araban

Gaur berton hainbat saio programatu dira Araba aldean. Elosuko Administrazio Batzarrak antolatuta, bertso-pintxo-poteoa egingo dute herrian, Oihane Perea eta Ruben Sanchez bertsolariekin, 19:00etan.

Gasteizen ere, saioa egingo dute Irati Anda, Ruben Sanchez eta Iñaki Viñaspre bertsolariek, 15:15etan, Ekialde I Institutuan.

Larunbatean, Errioxaldea Kultur Elkarteak antolatuta, Bastidan, bertso-poteoa ere egingo dute herriko plazan, Orlando Arreitunandia eta Felipe Zelaieta bertsolariekin.

Egun berean, baina Aramaion, eta Aramaioko Bertso-Eskolak antolatuta, bertso-jaialdia egingo dute Manex Agirre, Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa eta Iñaki Viñaspre bertsolariekin.

Euskal Herriko bertso-agenda osoa, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button