ESZENA

Ados Teatroak “Lu eta Le” antzezlana estreinatuko du

Ados Teatroak Lu eta Le obra estreinatuko du abenduaren 4an, Victoria Eugenia Antzokian. Bernardo Atxagak idatzi du lana eta Juan Carlos Perez musika konposatu du. Lana, idazleak Xabier Lete eta Lourdes Iriondoren munduari eginiko keinua da.

DSS2016EUk eginiko enkarguari erantzunez, Bernardo Atxagak Lu eta Le antzezlana idatzi du. Antzezlan horretan Atxagak Xabier Lete eta Lourdes Iriondoren munduaren ikuspuntu pertsonal bat azaltzen da. “Testua, lengoaia dramatiko ez konbentzional batez, bi protagonisten figuraren inguruan osaturiko eszena eta eszena zatirekin osaturiko kaleidoskopioa da, Juan Carlos Pérez-ek sorturiko jatorriko partiturarekin osatua. Sortzaile hauek biek, Garbi Losadarekin batera, egitura dramatiko eta musikal abstraktua planteatzen dute, ohizko planteamenduetatik haratago doana, forma eta testuaren biluztasunaren bila beti ere”.

Ramon Agirre, Joseba Apaolaza eta Klara Mendizabal izango dira obrari gorputza emango dioten aktoreak.

Obraren gaineko bestelako datuak: DSS2016EU

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button