BESTELAKOAK

“KulturAire”, munduko kulturen topaketa

Euskal kultura garaikidea eta adierazpide garaikideetarako bilakaera izan duten beste kultura batzuen arteko trukea egiteko helburuarekin, Bilbao 700 Fundazioak Herri Kultura Garaikideen Nazioarteko lehenengo topaketa antolatu du azaroaren 10ean, 11n eta 12an, Bilbon. Lehenengo edizio honetan kultura eskoziarra eta flamenkoa izango dira gonbidatuak.

KulturAiren jardueraz betetako programa antolatu da Bizkaiko eta Euskadiko kultur sarean sustrai herrikoia duten bestelako kulturak ezagutarazteko. Antolaturiko jarduera horietan “esperientziak aztertu eta eztabaidatuko dira nazioarte mailan izen handia duten profesionalekin”, besteak beste, hauekin: Donald Shaw (Celtic Connections Jaialdiko zuzendaria), Greg Lawson (Albatross Song), Faustino Núñez (flamenkologoa), Jagoba Santos Yago (gitarrista), Guiomar Fernández (Historian lizentziatua eta flamenkoan aditua) eta Asunción Pérez Choni (flamenko-dantzari eta koreografoa).

Elk:Aireizketak izeneko esparru zabalduko da aukeratutako kulturez hitz egin eta esperimentatzeko. “Helburua da gonbidatutako kultura bertoko kultura batekin harremanetan jartzea, sinergiak eta lan egiteko modu berritzaileak ezarri ahal izateko”.

Topaketak iraun bitartean, ikuskizun bat egongo da egunero, gonbidatutako herri kultura garaikideetako bakoitzak ikuskizun artistiko bat egingo du. Azaroaren 10ean, Albatross Song taldeak joko du Campos Elíseos Antzokiko aretoan; azaroaren 11n, Asunción Pérez Chonik Compás de espera bere ikuskizuna eskainiko du; eta KulturAire amaitzeko, azaroaren 12an, Jagoba Santos, Yago, gitar-jolea arituko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button