Hil honen 17tik 22ra bitarte, Artedrama Topaketen hamabigarren edizioa egingo da Aulestin. Jardunaldiok Huts Teatroak taularatuko duen Hozkailua antzezlanarekin hasiko da; emanaldia Udal Aretoan izango da, 21:00etatik aurrera. Topaketok Artedramak ondu ditu.
Hilaren 18an, Atx Teatroak Bihotz salataria aurkeztuko du. Egun berean Zanzara taldeak Eltxoak antzeztuko du. Biak ala biak Udal Aretoan taularatuko dituzte, 21:00etan eta 21:30ean hurrenez hurren.
Hilaren 19an, Beheko Larraine taldeak Atte hil aurretik eramango du Aulestira. Hitzordua Udal Aretoan izango da, 21:00etan.
Hilaren 20an, bi izango dira zita antzerkizaleak: Udal Aretoan, 21:00etan, Jadanik hilda (Parasite Kolektiboa) eta Udaletxeko atarian, 21:30ean, Lapur Minak (Cía Tornado).
Apirilaren 21ean, Eromen Produkzioak taldeak Sweeney aurkeztuko du frontoian, 22:00etan. Topaketok hilaren 22an amaituko dira, Artedramak antzeztuko duen Francoren Bilobari Gutuna obrarekin, frontoian, 22:00etan.