IKUS-ENTZUN

Kolonbiako zineari buruzko zikloa egingo dute Bilboko Arte Ederren Museoan

 

Urre sakratua. Kolombiako arte prehispanikoa erakusketaren harira (2011/06/06-2011 /09/04), Bilboko Arte Ederren Museoak Kolonbiako zinemagintza garaikideari buruzko zikloa atondu du irailean, Kolonbiako Enbaxadarekin laguntzarekin.

Orotara, hamar film proiektatuko dituzte: El taxista millonario (1979); Cóndores no entierran todos los días (1984); Tiempo de morir (1985); El embajador de la India (1987); María Cano (1990); Confesión a Laura (1990); Los niños invisibles (2001); La primera noche (2002); Bolívar soy yo! (2002), eta La historia del baúl rosado (2005).

Museoak ohar bidez jakinarazi duenez, “zine kolonbiarraren historiak gorabehera ekonomiko, teknologiko eta tematikoak izan ditu; une horietan, sormenari eta etengabeko ahaleginei esker, ziklo honetan aurkituko ditugunak bezalako ekoizpenak egin ahal izan dira. Ikusgai izango diren hamar filmek erakusten dute Kolonbiak interesa daukala mundu guztiko ikusleei herri kolonbiarraren errealitate konplexuak, barne-barneko istorioak eta ezaugarri duen poztasuna erakusteko”.

Zikloari buruzko xehetasun gehiago hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button