ARTEA

“Artea eta Kultura 2019” programarako deialdia, Nafarroan

Artea eta Kultura 2019 programaren barruan jarduera artistikoak eta kulturalak sustatu nahi dira, eta Nafarroako udalerriei zuzendutako programa honetarako 517.000 euroko diru-laguntza onartu da. Udalek apirilaren 3ra bitarteko epea izango dute eskaera aurkezteko.

Musika, lirika, literatura, antzerkia, dantza, arte plastikoak, zinema eta ikus-entzunezkoak sustatzeko eta antolatzeko bideratuko da dirua. Halaber, kontrataziotik eta programaziotik eratorritako gastuak ordainduko dira eta egile-eskubideen kudeaketarengatik sortutako gastuak eta antolatutako ekitaldiak gauzatzeko eta hedatzeko partidak. Jarduera guztiek azaroaren 7ra bitarte egingo dira.

Kontuan hartuko dira “jardueren programazioa, ekintza-kopurua diziplinen arabera, euskarazko jarduerak, biztanleriarekiko aurrekontu-ahalegina eta udalerrian kultura kudeatzeko teknikariak izatea edo zerbitzu kulturalak enpresa baten bitartez kontratatzea”.

Gogoratu apirilaren lehen egunetan amaitzen dela eskariak egiteko epea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button