ESZENA

Arte proiektuak finantzatzeko ikastaroa

Bilbaoeszenak, arte proiektu bat finantzatzeko dauden baliabideei eta ereduei buruzko ikastaro bat hartuko du urriaren 6an eta 7an. Ikastaroa Euskadiko Dantza Elkarte Profesionalak (ADDE Dantza) atondu du.

Prestakuntza jarduera horretan izena emateko epea datorren urriaren 3an amaituko da. Matrikulak 80 euro balio du; ADDEko bazkideek eta BilbaoEszenako erabiltzaileek, berriz, 40 euro ordaindu beharko dituzte.

Ikastaroak, proiektu baten finantzaketa planifikatzeko kontuan hartu beharreko oinarrizko aspektuak jorratuko ditu: proiektuak jaialdiekin eta egiturekin batera ekoizteko ereduak eta formulak; ko-produktorearen, salmenta-aurrekoaren eta laguntzaileen arteko desberdintasunak; diru-laguntzak, bekak eta egonaldiak; coworking-a, etab.

Bigarren jardunaldian, ostera, bi arte egitasmo izango dituzte ardatz crownfunding plataformatan aurkezteko eta finantzaketarako formula sortzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button