MUSIKA

Berumuga Musika Zikloaren azken kontzertua, Bergaran

Bergarako Berumuga Musika Zikloaren 25. edizioa uztailaren 4tik 25ra bitartean antolatu da. Bihar izango da azken kontzertua.

Berumugak beti izan du argi zen den bere helburua: “nazioarteko zein etxeko musikaren isla izatea, egunerokotasunean hain presente ez dauden musika estiloei lekua eginez”.

Aurten maila handiko lau kontzertu ondu dira uztaileko ostiraletan, 22:00etatik aurrera. Lehen egunean Amparo Sánchez aritu zen; uztailaren 11n Wavy Gravies talde galiziarraren txanda izan zen. Jazz eta blues klasikoa jorratzen dituen Itziar Yagüek 18an eskaini zuen kontzertua. Eta bihar, uztailak 25, Al Dual taldearen txanda izango da.
“Rockabillyaren ikur eta Rockabilly Hall of Fame-ko kidea, Al Dualek 50-60ko  hamarkadetako rock-and-roll soinu klasikoak berpiztuko ditu bere boskotearekin.
Gretsch gitarren enbaxadorea eta Ameripolitan Awards saritua, gitarrarekin eta ahotsarekin maila gorenean”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button