ARTEA

Argiz eta urez egina

Montehermoso kulturuneak eta EHUren Arte Ederren Fakultateak lau proiektu aukeratu dituzte ikasleentzako deialdiaren azken edizioan, sorkuntzaren alorreko azken joerei zabalkundea emateko, eta profesionalizatzeko bidean dauden sortzaileen lanak ikusarazten laguntzeko.

Oraingo honetan, Montehermoso kulturuneak Cristina Soutoren Mirar el agua izeneko erakusketa hartu du uztailaren 19ra arte.
“Pentsa dezagun labar batean. Nor ausartuko litzateke begiak ixtera amildegiaren ertzean egonik? Egingo bezenu, ehunka metro beherago dagoen ura nabarituko zenuke zure oinen azpian. Pertzepzioak askotan horrelako pixka bat eskatzen du. Nork bere burua prest edukitzea nolabaiteko zorabioa nabari duen bitartean. Norbere burua hustutzea, handik barrena ikusteko. Zenbat eta gehiago etzaten naizen belarretan haren irudia atzemateko, orduan eta belarrago sentitzen naiz. Zingiraren iluntasunean, bere sakoneko hondoan dagoen edozein harkaitz bezain itsua naiz. Besoa luzatzen du hostoak, loreak edo pinaburuak eskuratzeko; eta irudi desitxuratuan, nire besoaren zati bihurtzen dira. Flashak azalera kristalinoa kolpatzen du. Gorputza aklimatatu egiten da. Irudiak bezala, argiz eta urez egina nago”.

Erakusketaren eta egilearen gaineko datu guztiak, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button