ESZENA

Argiari, denborari eta maitasunari buruzko lana

Apirilaren 15ean eta 16an, Azkuna Zentroak Oscar Gomez Mata AZ kidea den aktore eta zuzendariaren Makers antzezlanaren estreinaldia hartuko du.

Autorearen hitzetan, Makers “argiari, denborari eta maitasunari buruzko lana da, gainezkatze komikoaren eta emozio-euspenaren artean egiten du bidaia, zentzugabekeriaren eta egiaren artean, eta poetikoa eta filosofikoa nahasten ditu, bizirik dirautenentzako eskuliburu moduko batean, eta errealitatean dugun iragaiteari irtenbideak ematen saiatzen dena”.

Juan Loriente eta Oscar Gomez Mata bi aktore, bi sortzaile eta poeta dira, eta beren proposamen eszenikoan, alde epikoena garatzen dute, non antzerkia espioitza-modu bat, mundua zaintzeko ikerketa-modu bat baita.

Zentroaren eszenAZ programaren barruan programatu da Makers lana, baina horretaz gain, hogei proiektu baino gehiago izango dira denboraldi honetan (tokiko ekoizpenak, nazioarteko estreinaldiak, Zentroko sorkuntza artistikoari laguntzeko programaren esparruan ekoitzitako piezak eta musika esperimentaleko hainbat emanaldi).

Oscar Gomez aktorea, zuzendaria, egilea eta eszenografoa da. 1997an, L’Alakran konpainia sortu zuen Genevan, eta zuzendaritza, sorkuntza, dramaturgia eta zenbait ikuskizunetako testuak egin ditu bertan.
Juan Loriente aktorea, antzerki-arloan ezagunagoa da, ohikoa baita Rodrigo Garciaren eta La Carnicería Teatroren muntaketetan.

Piezari eta artistei buruzko informazio gehiago: azkunazentroa.eus

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button