BERTSOTAN

Argi Baltza sariketak badu txapelduna

Bertsolari gazteen presentzia areagotzeko egin da Argi Baltza lehiaketaren laugarren edizioa. Jon Lopategiren omenezko sariketan 18-30 urte bitarteko bertsolariek kantatu dute ekaineko igandeetan, honako herrietan: Gautegiz-Arteagan, Ajangizen, Mendatan eta Muxikan.

Diogun moduan Busturialdeko lau udalerritan izan dira saioak. Lehena ekainaren 2an izan zen Gautegiz-Arteagako Aretxederreta Kultur Etxean. Ekainaren 9an, Ajangizen izan zen saioa; 16an, Mendatan; eta azkenik, finala joann den asteburuan izan da, ekainaren 22an, Muxikan.

  1. Argi Baltza Bertsolari Gazteen Sariketako finalean sei bertsolari aritu dira Muxikako Urretxindorra Eskolako oholtzan. Guztien artean Eli Pagola izan da onena. Atzetik, Asier Galarza, Gorka Pagonabarraga, Irui Altzerreka, Maddi Aiestaran eta Irantzu Idoate sailkatu dira.
Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button