BERTSOTAN

Arabako Bertsolari Txapelketako finalerdiak hastear dira

Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren fasea larunbat honetan hasiko da Aramaion jokatuko den lehen finalerdiarekin. Saioa 17:30ean antolatu da bertako Kultur Etxean.

Aramaion kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira: Ekaitz Samaniego Curiel, Eli Zaldua Barquin, Iñaki Viñaspre Simon, Manex Agirre Arriolabengoa, Peru Abarrategi Sarrionaindia, eta Unai Anda Delika. Etxaun Otaño Zinkunegi gai jartzaile lanetan arituko da.

Aramaiokoaren ostean, Dulantzin jokatuko da bigarrena, eta saioetatik aterako diren bertsolariak zuzenean pasako dira martxoaren 16an Gasteizko Printzipal Antzokian jokatuko den finalera.

Saioaren gaineko informazio gehiago hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button