
Musika formatu txikian Arabako hainbat herrietara hurbiltzeko helburua duen Lautadako Musika Jaialdia uztailaren 18tik 27ra bitartean egingo da. Aurten Albeniz Ensemble talderen eskutik, musika jaialdiak Asparrena, Donemiliaga eta Burgelu aldeetako sei herri bisitatuko ditu.
Aurtengo jaialdiak zazpi kontzertu bilduko ditu. Lehenengo kontzertua Argomaniz eta Ilarduia herrietan egingo da; zehazki, uztailaren 18an, osteguna, Argomanizko San Andres elizan Mozart, Händel eta Rolla musikarien obra entzuteko parada egongo da.
Hurrengo egunetan, Ametzagan, Galarretan, Araian, eta Albeniz herrietan entzungo da musika eder hori.
Izan ere, Araian izango da azken kontzertua, uztailaren 27an, larunbata, 19:30ean.