ESZENA

“Apirila, Dantza eta Antzerkia”

Kultur Leioak Apirila, Dantza eta Antzerkia ekimen berria atondu du. Hil honen  azken egunetan eszena diziplinari dagozkion hainbat lanekin gozatu ahalko da.

Anakrusa Euskal konpainiak TEMPUS – i dantza ikuskizuna aurkeztuko du bihar, apirilak 20, 20:30ean, Dantza Zirkuituaren barnean. Erritmoa eta mugimendua oinarri, ikus-entzulearen eta idazle baten begien artean kokatutako pertsonaiek euren ametsen pasarte ezberdinak kontatutako dituzte.

Zer gertatuko litzaiekeen Txanogorritxori edo Erpurutxori galtzeko basorik izan ez balute? Baso hori El bosque de grimm antzezlana da, Andaluziatik La Maquiné –k ekarriko duena eta apirilaren 22an antzeztuko dena, 18:00etan.

La Permanente konpainiak Una Palabra ezohiko espazioan burututako dantza eskainiko du, 23an. Bi dantzari, sofa bat eta hitz asko, eta gainera, sorkuntza prozesuari buruko inprobisazio tailerra eta hitzaldi solasaldia izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button