BESTELAKOAK

Antzinako argazkigintzaren irudiak, Gasteizen

Arabako Lurralde Historikoaren Agiritegian, abendu bitartean, antzinako argazkigintzaren irudiak ikus daitezke. Erakusketa honek argazkigintzaren hastapenetara eramango gaitu, orduko tekniken eta prozeduren, materialen eta formatuen bidez.

Irudiok historiaren, politikaren, gizartearen eta hiriaren gertakizunen lekuko dira, eta ezin da ukatu material horrek duen balio artistikoa eta dokumentala.
Material horrekin guztiarekin Irudiaren mendea izenaz ezaguturiko XIX. mendean eta XX. mendearen lehen laurdenean izandako bilakaera ikusi ahalko da, eta horretarako jatorrizko gailuak erabiliko dira, non agertzen baitira garai horretako Gasteizko argazkilarien zigiluak eta argazki funtsetan ageri diren beste toki batzuenak, eta ez dira faltako garai hartako zenbait album.

Arabako Lurralde Historikoko Agiritegiak erakusketa hau antolatu du, argazkigintzari, prozesu, artelan eta komunikazio bide den aldetik omenaldia egiteko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button