BERTSOTAN

Aimar Karrika auriztarrak irabazi du Xalto sariketa

Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatzen duen Xalto sariketaren hamaikagarren edizioa, abenduaren 17an jokatu zen Goizuetan.

Nafarroako Bertsozale Elkarteak urtero antolatzen dituen ekimenen artean txandakatzen diren Mariano Izeta sariketa eta Xalto sariketa daude.

Larunbatean, honako bertsolariak bildu ziren: Ekaitz Astiz (Iraizotz), Aimar Karrika (Auritz), Ioar Tainta (Lesaka), Haizea Beruete (Iruñea), Patxi Castillo (Bera), Irati Majuelo (Iruñea), Iker Gorosterrazu (Ituren), Iñigo Sagastibeltza (Leitza), Mikel Azpiroz (Leitza), Jose Luis Barberia Zili (Leitza), Xabier Maia (Elizondo), Oier Amiano (Elizondo), Kotte Plaza (Irurita), Amaia Elizagoien (Mugairi) eta Joseba Zabaleta (Leitza). Aurkezle lanetan Alaitz Rekondo aritu zen eta epaile gisa Nerea Bruño, Ekintza Landa, Xabier Terreros eta Gaizka Sarasola.

Beraz, Nafarroako hamabost bertsolarik hartu zuten parte aurtengo edizioan eta goizeko zein arratsaldeko saioen ondotik Aimar Karrika auriztarrak eskuratu zuen lehen postua. Goizez bi kanporaketa izan ziren eta horietan erabaki zen arratsaldeko finalera pasako zen seikotea.
Hauek izan ziren arratsaldeko finalean aritu zirenak: Aimar Karrika (Auritz), Ioar Tainta (Lesaka), Irati Majuelo (Iruñea), Iker Gorosterrazu (Ituren), Mikel Azpiroz (Leitza) eta Jose Luis Barberia Zili (Leitza).

Arratsaldeko lanak eginda, Aimar Karrikak lortu zituen puntu gehien.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button