Sandra Maturanari buruzko erakusketa eta azken hiru urteotan KREA beka jaso ondoren aktore, zuzendari eta dramaturgoak izandako ibilbidea. Besteak beste, Alice's shadow lana zuzendu du eta Edinburgoko Jaialdian aurkeztu zuen; gainera, Londreseko O2 aretoan egindako Peter Pan-en bertsioan Txilintxoren rola izan du. Posta kaleko 17ko gure egoitzan ikus daiteke ekainaren 22ra arte, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
Hilabete honetan, halaber, KREA Lehen Antzerki Lehiaketako sari-banaketa izango da. 9 eta 17 urte arteko ikasleek Beñat Etxepare Antzokian antzeztuko dituzte beren lanak eta epaimahaiak erabakiko du talde artistiko onenari eta eszenaratze onenari sariak nori eman haurren eta gazteen mailan. 22an eta 23an ikusi ahal izango dituzu antzezlanak arratsaldeko 7:00etatik aurrera, eta sari-banaketa hilaren 23an bertan izango da.
KREAk bidalita