ESZENA

Antzerki Laburreko Sarietako lanik onenak

Joan den urtearen hondarretan, Cafe Bar Bilbaok eta Tartean Teatroak Antzerki Laburreko Sariak ekimenaren 20. edizioa antolatu zuten. Lanak entregatzeko epea abenduaren 31ean amaitu zen, eta gaur goizean aurkezturiko lanen artean saridunak zeintzuk izan diren ezagutzera eman dute.
Aurreko edizioetan bezala bi modalitate daude euskaraz eta gaztelaniazko gidoientzat. Antzezlan laburrak izan behar dute (30 min ingurukoak) eta ekoizpen errezekoak.

XX edizio honetan, guztira 18 gidoi aurkeztu dira, 8 euskaraz eta 10 gaztelaniaz. Antolatzaileen arabera, aukeraketa zaila izan da aurkeztutako gidoien kalitate handiarengatik.

Aurten lanik onenak hauxek izan dira: Gaztelaniazko modalitatean, Iñigo Coboren Canciones tristes para gente alegre antzezlana izan da onena, eta euskarazko gidoi irabazlea Lutxo Egiaren Hamalau izenekoa.
Euskarazko gidoi irabazleak 800 euro jasoko ditu; Gaztelaniazko gidoi irabazleak beste horrenbeste, eta ekoizpenareko laguntza: 800 euro.

Ez da lehen aldia Iñigo Cobo eta Lutxo Egia irabazle suertatzen direla. Cobok 2017an irabazi zuen gaztelaniazko testu batekin, eta Egiak 2016an lortu zuen saria euskarazko beste antzezlan bati esker.

Gogoratu behar da Hamalau antzezlanaren irakurketa dramatizatua egingo dela Bilboko Zazpi Kaleetan burutu ohi den LautanHiru jaialdian, otsailaren zehar. Gainera, Pabellon 6ko Antzerki Laburreko jardunaldietan ere taularatuko da, ohiko antzerki formatuan.

Tartean Teatroren webgunean dituzue datu guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button