ESZENA

Antzerki Garaia jaialdiaren otsaileko emanaldiak

Antzerki Garaia jaialdiak antzerkia oro har, eta euskaraz egindakoa bereziki bultzatzen du.  Aurtengo edizioan zortzi antzezlanek osatuko dute egitaraua, eta horietatik bi izango dira soilik gaztelaniaz. Emanaldi guztiak 20:30ean hasiko dira.

Ordiziako Herri Antzokian hasi zen 2024ko Antzerki Garaia ekimenaren egitaraua Pako Revueltasek zuzendutako Obsoletus piezarekin.
Otsailean bi pieza eskainiko dira: Almazenean, Zuhaitz Gurrutxaga eta Iker Galartzarekin, otsailaren 9, Herri antzokian (Ordizia). “Erretreta hartzeko dagoen arduraduna eta bere lanpostuan ordezkatuko duenak, ezinbestean, bost egunez lantokia partekatuko dute, itxuraz deus gertatzen ez den almazen huts batean. Erlojuaren tik-tak okerra, bi ezezagunen arteko isilune deserosoa, esperoan egotearen amorrazioa, bi pertsonaien arteko gatazka eta gezur handi baten zama. Baldintza guzti horien baitan, bi langileen arteko harremana estutzen joango da eta amankomunean daukaten zera horrek lotuko ditu betirako: galtzaileen kontzientzia.”
Eta otsailaren 16an, Usurbe antzokian (Beasain) Búho (gaztelania).

Eta datozen asteetan ikusiko diren obrak honako hauek dituzue: Posdatarik gabeko gutunak, Esnearen kolorekoa, Sexpiertos, eta La sed del minotauro.

Egunez eguneko egitarau osoa, hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button