
Totum talde bilbotarrak Pensar en alto antzezlana taularatuko du, gaur, Arrigorriagako Lonbo Aretoan, 19:30etik aurrera, gaztelaniaz. Emanaldia, Emakumeak Eszenan programaren baitan dago.
Maria Urcelayk zuzendu du obra, eta Mari Carmen Villegasek, Luz Mundiñanok, Elisa Marañónek, Mari Carmen Martinezek eta Pepi Martinek antzeztu.
Arrigorriagako Udalak jakinarazi duenez, “emanaldi hau buruak ematen dizkigun gauzen inguruko errezital poetiko eta jolasgarri bat da, batzuetan absurdoa. Muinak urtzearen ekintza eszenaratua. Gugan bizi diren eta mugiarazten gaituzten ideiak. Kontrako eztarritik sartzen diren eta itotzen gaituzten gogoetak”.
Leioan, zirkua eta musika
Larunbatean, berriz, zirkua eta musika uztartzen dituen ¡Disparate! Ikuskizuna aurkeztuko dute Karl Stets autore danimarkarrak eta Cacophonic Pictures Orkestar kataluniarrek, Kultur Leioako Auditoriumean, 20:30etatik aurrera. Ikuskizuna adin guztietako ikus-entzuleentzat da.
Kultur Leioaren arabera, “(…) Musika, zirkua, ustekabeak, kemena eta kaosa. Ikuskizun honekin gozatzeko aukera ezin hobea. Informazio bidaltzen dizuegu”.