ESZENA

Antzerki Arinen Jardunaldietako onenak

Amaitu berri dira Pabellon 6k antolatzen dituen 12. Antzerki Arinen Jardunaldiak, eta parte hartzaileak, lagunak, bazkideak eta ikusleak gerturatu ziren azken galara, non aurtengo irabazleen zerrenda ezagutzera eman zen.

Apirilaren 11an hasi zen ekimena, eta bertan 16 antzezlan estreinatu dira (12 gaztelaniaz eta 4 euskaraz) eta azken asteburuan 3 pieza gonbidatuen emanaldiak ikusi eta sari banaketa egin zen.

Betiko legez, epaimahaiak ez du lan erraza izan, baina azkenean sariak erabaki dira: Alex Angulo ikuskizunik onenaren saria, Bilboko Udaleko Kultura Sailaren eskutik 3.000 euroko saria, ¿Fumas? lanarentzat izan da. Ander Lacallek idatzi eta zuzendu du, eta Omar Somai eta Amaya Quiroga Elizalde ditu protagonista.
Epaimahaiak bi aipamen berezi egin ditu: Ixo Teatroaren Herio eta Josu Angulo Anthonisenen Una Gaviota, Quizás. Eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren eskutik Kriselu Saria “ex aequo” eman da (3.000 euro) Destiny Driver eta Hil da Jainkosa antzezlanentzat. Markos Goikolea da Destiny Driver lanaren egilea, Ugaitz Alegria eta Getari Etxegarai dira protagonistak eta Olatz Ganboa zuzendari lanetan aritu da. Ainhoa Etxebarriak idatzi du Hil da Jainkosa, eta Nerea Gartziarekin batera antzeztu eta zuzendu du.

Azkenik, Publikoaren Saria Lander Otaolak idatzitako Bilbao, 2035 lanarentzat izan da, Asier Hormaza eta Lander Otaola dira bertako protagonistak. Bestalde, P6ek bi Interpretazio Sari banatu ditu, oraingo honetan partekatuak izan dira: Aitor Echartek La Profundidad lanagatik eta Anje Oregik Una Gaviota, Quizás piezagatik, Eider Villalba Arrietak Zazpi Urte eta Erdi lanagatik, eta Eneritz Garcia Alonsok La Profundidad piezagatik.

“13. edizioara arte. Gora antzerki arina !!!”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button