ESZENA

Antzerki Arineko Jardunaldiak Bilboko Pabellon 6 aretoan

Bilboko Pabellon 6ko Antzerki Arinen Jardunaldiak apirilaren 11tik maiatzaren 11ra arte egingo dira.

Formatu txikiko antzezlanen esparruan urteroko hitzordu garrantzitsu gisa finkatuta daude jardunaldiok. Bertan estreinatutako pieza asko gerora hainbat herritan, jaialditan eta antzerki laburreko jardunaldietan izaten dira ikusgai.

2024ko abenduan, Pabellón 6ko Antzerki Arineko Jardunaldietan parte hartzeko deialdia zabaldu zen. Jasotako proposamenen artean, lanik interesgarrienak onartu dira, eta hala, lau asteburutan 16 estreinaldi taularatuko dira. Astebururo lau pieza ikusi ahal izango dira, 3 gaztelaniaz eta 1 euskaraz.

Lau asteburu horien ondoren, maiatzaren 9an eta 10ean, pieza gonbidatuak antzeztuko dira. Eta maiatzaren 11an, igande goizez, sari-banaketa egingo da, jardunaldiei amaiera emateko. Sariok, honako hauek dira: Muntaia onenari Alex Angulo Saria (Bilboko Udalaren Kultura Sailaren dirulaguntzarekin), Euskarazko lan onenari Kriselu Saria (Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntzarekin), Café Bilbao–Tartean Teatroa Produkziorako Sari Berezia, Antzezle Onenaren Saria Pabellón 6 Antzerki Laborategiaren eskutik, eta Publikoaren Saria.

Egunez eguneko informazioa guztia aretoaren webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button