ESZENA

Antzerki Arin Soziala eta Antzerki Amateurra ikusgai, Bilbon

Bi ekimen horiek amaiera emango diote aurtengo Pabellon 6ko denboraldiari. Makina bat antzezlan ikusteko aukera egongo da: Antzerki Arin Sozialeko 6 pieza eta Antzerki Amateurreko 9 antzezlan.

Hala, ekainaren 2tik 4ra Antzerkidek antolatutako Antzerki Arin Sozialari buruzko III. Jardunaldiak izango dira. Asteburu horretan guztira 6 pieza ikusi ahal izango dira, konpainia amateurrek, talde sozialek edota profesionalek antzeztuta.
Eta izenak dioen bezala, bakardadea, klaseen arteko ezberdintasuna, lan-prekarietatea eta generoagatiko diskriminazioa, modaren munduko lan-esplotazioa edota borroka feminista gai sozialak izango dira protagonista.
Egunero, ostiralean eta larunbatean, lau pieza antzeztuko dira, eta publikoak bi aukera izango ditu: 2 pieza edo 4 piezak ikusi. Igandeko emanaldien ondoren, epaimahai profesional batek erabakiko ditu sarituko diren lanak, eta bertan, sari-banaketa egingo da.

Ondoren, ekainaren 9tik 23ra bitartean, Antzerki Amateurraren Jaialdia egingo da, eta bertan, Bizkaiko antzerki eskola edota konpainia amateurren 9 lan eskainiko dira.

Bi ekitaldien egitarau osoa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button