LITERATURA

“Poesia Orduak” Donostian

Azken urteetan bezala Euskal Idazleen Elkarteak, poesiarekin eta musikarekin emango dio hasiera irailari. 2007an hasi, eta urtez urte, Poesia Orduak antolatu ditu EIEk Donostiako Udalarekin batera.

Joan den astean ekimenaren aurkezpena egin zen, eta hala, irailaren 3 eta 4ean, Victoria Eugenia Club-Donostia aretoan, 20:00etan, saio bi egingo dira. Lehena, atzo burutu zen Bernardo Atxaga eta Jabier Muguruzaren eskutik Paradisua eta katuak izenburupean.

Gaur ostera, Ez zaitut abandonatuko izeneko errezitaldia egingo dute Bide Ertzean triok eta Jon Benito poetak.

Atzokoa erabat bete zen eta doako sarrerak agortu ziren. Gaurkoarekin, seguruenik, gauza bera gertatuko da. Halarik ere, gonbiteak bertan jaso behar dira, Victoria Eugeniako leihatilan; arratsaldeko 17:00etan irekiko da leihatila eta guztiak banatu bitartean egongo da aukera sarrerak hartzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button