BERTSOTAN

“Altxa Kopla Hori!” koplak eta musika batera

Arabako Bertsozale Elkarteak Altxa Kopla Hori! egitasmoa abiaraziko du asteburu honetan.  Saioetan kopla eta musikaren bidez bertso saio musikatu ederrak sortzen dira.

Arabako 20 bertsolarik, eta lau musikarik parte hartuko dute, eta kalean edo plazan, zaleengandik hurbil egoteko, eta kopla musikatuak haizatzeko.
Hastear dagoen uztailean bi saio burutuko dira eta irailean beste hiru. Hala, uztailaren 2an, Luiandon emango zaio hasiera egitasmoari. Bertan, Paula Amilburu, Manu Bendala, Aitor Najera eta Felipe Zelaieta arituko dira. Gai jartzailea Uxue Diaz de Cerio izango da, eta musikariak Unai Mendibil eta Nahiara Eizagirre.

Uztailaren 15ean izango da bigarren saioa, Aramaion. Hortxe, Irati Anda, Manex Agirre, Xabi Antia eta Orlando Arreitunandia batuko dira. Gai jartzailea Eli Plazaola izango da, eta musikariak Unai Mendibil eta Mikel Goikuria.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button