IKUS-ENTZUN

Miguel Eraso eta Xabier Erkiziaren lanak, Tabakaleran

Miguel Erasok eta Xabier Erkiziak euren lanak aurkeztuko dituzte, gaur, apirilak 2, Donostiako Tabakalera zentroko Sukaldean, Paisaia-Antipaisaia egitarauaren baitan. Erasok Basoa izenburuko ikus-entzunezko lana pantailaratuko du; Erkiziak soinu-artistak, berriz, Lian Nainen oroitzapenak lana zabalduko du.

Basoa Joseba Irazoki, Mikel Etxegarai eta Gora Japonen musika inprobisatuarekin egindako ikus-entzunezko lan esperimentala da. Basoan barrena ezkutatzen diren istorio eta misterioak ditu ardatz: “Zokorik ilunenean, helduak ere sartzera ausartzen ez diren lekuan. Zer gordetzen du basoak? Zerk egiten du hain eder?”.

Bestalde, Erkiziaren entzunaldia 2008an eta 2009an Ekialdeko Timorren egindako grabaketetan ardaztutako lau bozgorailuetarako lana da. “Tetun hizkuntzaren arabera Lian Nain Hitzen maisua edo jauna da. Izen horrekin dira ezagunak komunitate bakoitzaren jakintza gorde eta transmititzeko ardura duten pertsonak. Inguruko ahots eta soinu oro entzutea dute zeregina, horretarako jatorri desberdineko seinale akustiko eta ez-akustikoei arreta jarriz: gizaki ahotsak, animaliak, izpirituak, landareak, harriak…”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button