ESZENA

Aktore izateko ametsaz

Gaur, Getxoko Musikebarrin, 21:00etan hasita, aktore izateko ametsaz hitz egiten duen Alex Gerediagaren Winona & Grace estetika zinematografikoko antzezlana ikusteko parada izango duzue. Ainhoa Artetxe eta Graciela Doniz dira bertako protagonistak.

Piezaren trama honakoa duzue: Bi aktore gazte zuzendari ezagun baten etxean esnatzen dira, gauean parrandan ibili ostean; burua nahastuta dute eta apur bat mozkortuta daude oraindik. Apartamentuan bakarrik eta giltzapetuta daudenaz ohartzen dira. Orduan, euren burua patuaren esku uztea erabakitzen dute, eta elkarrekin biziko dituzten orduetan nor diren ezagutuko dute, eta guk ere jakingo dugu: munduan leku bat aurkitzeko borrokan ari diren bi emakume…

Winona & Grace lanean Alex Gerediagaren dramaturgia eta zuzendaritza biltzen dira, bai eta ohiko estiloa eta kode zinematografikoak eta eszenikoak ere. Izan ere, eszenografia, jantziak, argiztapena eta bideoak erabiltzen ditu, obrari balio artistiko erantsia emanez. “Antzezlan hau estetika zinematografikoko sorkuntza originala da, film eszeniko bat, ikuslea agertokitik pantailara eramaten duena, eta alderantziz. Eta jorratzen duen gaia gaur egungoa da, bi emakume jartzen baititu oholtza gainean, aktore izateak eta zure bizitza arteari eskaintzeak dakarren erabakiari buruz hitz egiteko. Hainbeste gorabehera dituen lanbidea bizitzearen ezegonkortasunak eta ziurgabetasunak hautsi egiten du “izar izateko” ametsa, eta lanbide hau aukeratzeak dakarren errealitatea erakusten digu. Testuinguru horretan, “zer izan nahi dugu?” “Nor gara?” bihurtzen da, eta heldu bihurtzearekin, bizitzako erabakiekin, apurtutako ametsekin, etsipenarekin, norbait izateko exijentziarekin eta abarrekin lotutako galderak eta hausnarketak agertzen dira.”

Khea Ziaterrek bi sortzaile gazteri ahotsa ematen die, eta biak, antzezpen-etorkizun handiko bi aktore gazte, oholtzan bilduko dira. Ainhoa Artetxek eta Graciela Donizek antzerkian eta ikus-entzunezko ekoizpen ezagunetan parte hartu dute: Patria, Hondar Ahoak, La línea invisible, Stand by, ¿Qué fue de Ana García?, Pikuak

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button