ESZENA

Escena 2010 Dantza Jaialdia

Hiru zutabe izango ditu Escena 2010 Dantza Jaialdiak: proposamen desberdinak izango dituen programazioa, dantzara hurbiltzeko aukera emango duten tailerrak eta ikastaroak, eta erakusketa bat, sorkuntza prozesua eta, batez ere, munduko beste herrialde batzuetan dantzaren ikusmoldea nolakoak diren ezagutzen lagunduko duena.

Dantzaren paisaia koreografikoak izeneko erakusketa da jaialdiak ekarri duen berrikuntza bat, martxoaren bukaeratik abuztura arte Uharten izango dena. Dantzari buruzko film sorta bat programatu da horren kariaz.

Iaz abiarazitako ildoari jarraikiz, jaialdiaren asmoa da dantzaren unibertsoan are gehiago murgiltzea oraindik, tailer, ikasgai magistral eta ikastaro batzuen bidez. Interesgune desberdinak kontuan hartuta antolatu dira jarduerak, ikastaro espezializatuenetatik hasita, ikastetxeetarako bisita batzuetara heltzeraino.

Aldanza, Aukeran, Brodas, Dani Pannullo Dancetheatre Co, Dantzaz konpainia, Maria Donata D'Urso, Fueradeleje, Jose Porcel, La Mov, Larumbe Danza, Mudances eta Ursula Lopez izango dira Escena jaialdiko parte-hartzaileak. Eta Ablitas, Altsasu, Antsoain, Agoitz, Aranguren, Artika, Barañain, Burlata, Caparroso, Castejon, Lizarra, Lodosa, Los Arcos, Noain, Peralta, Zangoza, Zizur Nagusia eta Uharteko Arte Garaikideko Zentrotik pasatuko dira emanaldi hauek guztiak.

Artez Blaik bidalita

Show More

Related Articles

Back to top button