MUSIKA

Aitzina Folk Jaialdi Solidarioan Kuarteto Philiperenaren kontzertua

Aitzina Folk Jaialdi Solidarioa programazio zabala haizatzen ari da Gasteizen, urriaren 17tik azaroaren 29ra arte. Asteburu honetan, azaroaren 8an, Oskorriren agur-biratik hamaika urtera, Natxo de Felipe arituko da Abandonatuak ikuskizunarekin Gasteizko Europa Jauregian, eta bertan joko du Kuarteto Philiperenak lagunduta,

Aitzina Folk jaialdian, 2015ean, Oskorrik parte hartu zuen bere agur-biran, eta hamaika urte geroago, taldearen ahots ezagunenetako bat talde berri batekin itzuliko da Abandonatuak lanarekin. Proiektu berriak Oskorriren diskoetatik eta errepertorioetatik kanpo geratu ziren konposizioak hartu ditu. De Felipek hari laukotearen instrumentazio batekin aurkezten ditu kantuok.

Natxok buruan zuen proiektu hori Xabier de Felipek, Przemysław Pujanek, Esther Albak eta Karmele Castillok osatzen duten Kuarteto Philiperenaren eskutik sortu da, eta Przemysław Pujanek konpositore poloniarrak egindako moldaketekin berritu dituzte urte haietan sortutako abestiak.

Baina hori baino lehenago, azaroaren 7an, 10:00etatik 13:00etara, Salburua Gizarte Etxean txalaparta tailerra izango da Aratz Gonzalezen eskutik. Proposamenak euskal instrumentu tradizional honen erritmo eta soinuak hurbiletik ezagutzeko aukera emango du.

Jakingarri gehiago: Aitzina Folk.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button