Aire Zabaleko V. Pintura eta Akuarela Lehiaketa honetan 18 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute, pintura edota akuarela teknika erabiliz. Lan bakarra onartuko da, sinatu gabea.
Lehiaketa goizeko 10:00etan hasi eta 17:00etara luzatuko da. Lehiaketa behin amaituta, lanak jendaurrean jarriko dira ikusgai, harik eta epaimahaiak bere ebazpena eman eta sariak banatzen diren arte.
Pinturan lehen sariak 2700 euro ditu; bigarrenak 1400 euro, eta hirugarrenak 1000, eta akuarelan 1700 lehenak; bigarrenak 1.100 euro eta hirugarrenak 800. Accesitak ere aurreikusi dira, 400 eurokoak pinturan eta 250 eurokoak akuarelan.
Informazio osoa Gasteizko webgunean duzue.
Nontzeberri